Gipuzkoan, 2009an, biztanleen arteko % 5,8 atzerritarrak dira, 40.619 lagun, Gizarte Politikako Departamenduko Laguntza, Gizarteratze eta Enpleguko Zuzendaritzak egindako Immigrazioko Foru Planerako bildu diren datuen arabera. Besteak beste, azterketan nabarmentzen du emakumezkoak eta gizonezkoak ia % 50 direla, eta % 55ek erdi mailako edo goi mailako ikasketak dituztela. Adinari dagokionez, Gipuzkoan bizi diren atzerritar gehienak, % 66,5 hain zuzen, 16 eta 44 adin tartekoak dira.
Foru plana Gipuzkoako Batzar Nagusiek eskatu dute. Helburu du herri politika eraginkorrak ezartzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko etorkinen fenomenoaren kudeaketaren inguruan.
Zehazki, txostenak migrazioaren tamainaren berri eduki nahi izan du, eta horri ikuspuntu sozialetik, ekonomikotik eta kulturaletik heldu dio. Atzerritarrei buruzko estatistika ofizialetan jasotzen ez diren zenbait alderditan sakondu nahi izan du, eta etorkin taldeen arteko aldeak ezagutu eta identifikatu nahi izan ditu. Helburu izan du, halaber, talde horiek bat egiten duten alderdien berri edukitzea, eta etorkinak eta bertakoak ere alderatu ditu.
Azterketa egiteko, Gipuzkoako 301 atzerritarrei galdetu zaie (horietako 207, Donostian), eta udaletako 71 teknikariri eta 9 etorkin-elkarteri. Horiek guztiekin zuzeneko eta telefono bidezko elkarrizketak egin dira, sakon eta taldeko dinamiken barruan.
Horrela, 2009ko erreferentzia estatistikoak dio Gipuzkoan 40.619 atzerritar bizi direla. Horrek lurraldearen % 5,8 egiten du. 2007an % 4,2 ziren (29.040 lagun). Euskal Autonomia Erkidegoko tasaren apalena da (Bizkaian, % 5,7; eta Araban, 8,25), eta oso urrun dago Estatuko % 12ko tasatik.
Jatorrizko herrialdeak, kopuruen arabera, dira: Portugal, Errumania, Marroko, Ekuador, Kolonbia, Brasil, Bolivia, Nikaragua, Argentina eta Frantzia. Gipuzkoako atzerritarren adinen araberako banaketari dagokionez, datuek adierazten dute 65 urtetik gorakoak % 4,2 direla, % 17,7 direla 44 eta 64 urte tartekoak,16 eta 44 urte artekoak % 66,5 , eta % 11,6, berriz, 16 urte baino gutxiagokoak.
Sexuari dagokionez, gizonezkoak % 50,9 dira, eta emakumezkoak % 49,1. Prestakuntza mailari dagokionez, etorkinen % 54,9k erdi mailako edo goi mailako ikasketak dituzte; % 27,2k lehen hezkuntza dute, eta % 7,6k ez dute hori gainditu.
Foru Plana
Landa azterketa hau eta lortutako emaitzak izan dira Immigrazio Foru Plana diseinatzeko eta idazteko oinarriak. Printzipio nagusi izan ditu bazterkeriarik eza, berdintasuna, prebentzioa, lankidetza eta koordinazioa, aniztasuna eta kultura anitzak, eta Gipuzkoaren etorkizunean ere immigrazioaren fenomenoa izango dela onartzea.
Planaren ildo estrategikoa zenbait gairen inguruan diseinatu da: etxebizitza, lana, lanerako prestakuntza eta laguntza juridikoa; gizarteratzea, gizarte baliabideak eta harrera; hezkuntza; kultura artekotasuna, sentsibilizazioa eta herritarren partaidetza eta partaidetza politikoa sustatzea; immigrazioa eta osasunaren jarraipena eta ebaluazioa.
Gogoan izan behar da joan den otsailaren 24an Gizarterako Aholkularitza Kontseilua sortu zela, eta batzorde horrek lehen bileran erabaki zuela Gizarte Politikako Departamenduak immigrazioaren inguruaren burutzen ari den Planaren Jarraipen eta Ebaluazio Batzordea sortzea.
Plan horrek, ekintza horiek, etorkinak bertakoentzako programetan normalizatzea eta sartzea planteatzen du, eta hori halabeharrez egitea, ez arraza edo jatorriari begira.
“MUJERES DEL MUNDO UNIDAS” C/Toribio Alzaga s/n-20011 San Sebastián Móvil 618019677 Mujeresdelmundo_unidas@hotmail.com Objetivos de la Asociación:Potenciar el intercambio cultural de las mujeres de distintos países, a través de diversas actividades. MISION: Aunar esfuerzos para crecer juntas/os en este recorrido de la vida. VISIÓN: Romper mitos, prejuicios y miedos con respeto a lo desconocido. Junta directiva: Inés Mamani (presidenta), Cristina Arestin(secretaria) Miriam (tesorera)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Sega Megadrive - The King of Dealer
ResponderEliminarOriginally developed by Sega and Capcom, the SEGA Mega Drive/Genesis made its debut in North America in 1988. kirill-kondrashin The 16-bit drive (or Mega Drive in Europe) was 카지노