«Nola hasi? Bada, hasi zure ikasle etorkinen izenak ongi ahoskatzen. Gero, hainbat tokitako ikasleak badituzu, aipa ezazu gelan haien guztien jatorrizko hizkuntzak zein diren. Eta, curriculumean, haien kulturetako osagaiak ere txerta ditzakezu. Horiek dira etorkinen kultura errespetatzeko bidean egin beharreko lehen urratsak».
Soziolinguistikan aditua den Mario Zapataren hitzak dira aitzinekoak. Zapatak Etorkinak eta hezkuntza izenburuko lan mintegia gidatu zuen atzo. Mintegi horrek bazuen abiapuntu bat, etorkinen inguruan EHBEk duen helburua: «Etorkinek ere eskubide guztien jabe izan behar dute. Eskubide horiek bermatu behar dira. Eta etorkinen hizkuntza eta kultura errespetatu behar dira».
Azken hori betetzea «sekulako erronkatzat» jo zuen Ibai Redondok, mintegiaren dinamizatzaileak. «Guztien hizkuntzak behar bezala errespetatzea oso zaila iruditzen zait. Izan ere, Gipuzkoan, esaterako, 30 hizkuntzatako etorkinak ditugu. Nola bermatuko dugu hizkuntza horiek guztiak errespetatzea?».
Kulturak errespetatzeko modu asko daudela erantzun zuen Zapatak, eta haien izenak ongi ahoskatzetik hasten ahal garela. «Ikasgelan txinatar bat badugu, ez diogu irakasle txinatar bat jarriko, noski. Baina 30 txinatar baldin baditugu, zergatik ez dugu emango aparteko eskolaren bat txineraz?».
ETORKINEKIN BATERA. Hainbat aldiz aipatu zuten mintegian euskal kultura, «oraindik», normalizatzeko dagoela, eta, «bide horretan», etorkinek bidaide izan behar dutela; ez dela euskal kultura normalizatu arte itxaron behar etorkinak gurera erakartzeko.
Hitz horiek berretsi zituen Zapatak. Baina gaineratu zuen askoren diskurtsoek eta jarrerek koherenteak izan beharko luketela. «Izan ere, zein da Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa? Nola eskatuko diogu etorkin bati euskara ikasteko inguruko euskaldunek euskaraz egiten ez dutenean? Ezin baitugu ahaztu etorkinek ez dituztela arazoak sortzen, daudenak azaleratzen dituztela baizik».
Etorkinek euskara ikas dezaten, baliabide gehiago jartzearen beharra azpimarratu zuten bertaratutako batzuek. «Bestela, haien eta euskaldunen artean haustura soziala sortzeko arriskua dago», erran zuen Zapatak.
(Berria egunkarian argitaratuko albistea)
“MUJERES DEL MUNDO UNIDAS” C/Toribio Alzaga s/n-20011 San Sebastián Móvil 618019677 Mujeresdelmundo_unidas@hotmail.com Objetivos de la Asociación:Potenciar el intercambio cultural de las mujeres de distintos países, a través de diversas actividades. MISION: Aunar esfuerzos para crecer juntas/os en este recorrido de la vida. VISIÓN: Romper mitos, prejuicios y miedos con respeto a lo desconocido. Junta directiva: Inés Mamani (presidenta), Cristina Arestin(secretaria) Miriam (tesorera)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario